XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eguneroko bizitza osoa EspirituarenBeti izaten dira pertsonak, Jainkoa aurkitu ahal izateko, Beragandik aparteko ekintzak espero ohi dituztenak.
Beste batzuk, azken batean, otoitz aldietara mugatzen dute Jainkoaren ekintza, edota kristau elkartea bildurik aurkitzen den uneetara.
Baina Espirituaren iharduera ez da une goxoetara bakarrik mugatzen.
Basamortuaren leorrean ere eskaintzen du bere ur bizia; Haren ekintzak bizitza bateratzera jotzen du beti.
Paulok sumatzen du, aldaketa zoragarria gertatzen dela, Espirituari
Hain ederra den hitz horrekin, eranskina ez, baizik eta Jaunaren bizi indarrez aurrera doan bizitzaren emaitza adierazi nahi da.
61. Espirituaren eraginez dabilena ez da besteengandik aldentzen.
Beronen egintzak badaiteke bat etortzea, gehienbat, beste gizakien egintzekin, edukiari dagokionaz.
Baina berak tankera berezi batez egiten ditu, humanismo berri eta egiazko baten ezaugarri.